XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horixe da beste bi ardatz normalizatzaileekin duen aldea: estamentu politikoak agintea eta ekarpen tekniko egokia eskatzen duen bitartean, eta herriarenak borondatea, ardatz ekonomikoak irabazia nahi du;

eta irabaziak ez du inolako zerikusirik ez katalanaren normalizazioarekin ezta beste ezein borondaterekin ere.

Enpresariak, irabaziaren logikarekin, bere ustez probetxua emango dion guztia sartzen du bere negozioan, esaterako, informatika eta publizitatea une honetan.

Inork ez du zalantzarik faktore horiek garrantzi handikoak direla enpresari etekinik onenak ateratzeko.

Baina hori, egoera bakoitzari dagokion eran egitera zuzena izanik, mito bihurtu da; enpresarien usteetako bat da.

Asko dira enpresak informatikaren bitartez nolako probetxua lor daitekeen ikertu gabe eta zertarako erabil daitekeen ere ondo ulertu gabe informatizatu direnak, horrela eginkizunak bikoiztuz, etab.

Publizitate-kontuan ere antzekoa da askotan egoera: inpakto eta kontsumo handiko produktuek bultzata (telebistaren fenomenoa dela medio), produkturik gehienak publizitateak jendearengan duen eragina serioski aztertu gabe iragartzen dira.

Bestela esanda, enpresariak askotan esaten dioten eta bere produktuaren edo saltegiaren onerako probetxugarriena iruditzen zaion eran iragartzen ditu bere produktuak... gauzak serioski egiaztatu gabe.

Kasu honetan, sistemaz egiten da publizitatea, egin beharrekoa dela USTE DELAKO.

Baina horren atzean ez dago analisirik; azken finean, faktore subjektibo asko baitago hor.

Zergatik? Enpresariak ere bere usteak dituelako, beste guztiek bezala; egia ala gezurra izango dira, baina bereak ditu eta horien arabera jarduten du.

Enpresaria ez da guztia dakiten horietakoa, filmeetan azaltzen direnak bezalakoa, beti hotza, kalkulatzailea eta inbertsore ona.

Negozio batzuen planteamendua entzute hutsak lur eta zur uzten zaitu (negozioen munduan sartuta ez dagoenak pentsatu ere ezin egin dituen inbertsio-proiektuen zerrenda luzea egin daiteke).

Jarri berri ditugun adibideak egiazkoak dira, adituen ustez; gehiago ere jarri ditzakegu.